Gazte eta Helduentzako ingeleseko Ikastaroak Kildare Hizkuntza Institutuan
KLI - Eskola
Kildare Language Institutearen (KLI) bikaintasun akademikoa aski ezaguna da Ingelesa bigarren hizkuntza gisa irakasten eta ikasten duen eskola gisa. Gure irakasle guztiak oso ondo trebatuta daude. Ama hizkuntza ingelesa duten unibertsitateko graduatuak dira, eta ingelesa bigarren hizkuntza moduan urte asko daramate irakasten. Hezkuntza-maila altuena eskaintzeaz gain, ikasle guztiek giro atseginean, onean eta lagungarrian ikas dezaten da gure helburua.
Non gaude?
KLI munduko herrialderik
atseginenetariko eta ederrenetariko batean dago.
KLI Maynooth-en dago, Kildare Konderrian, Irlandan,
goi mailako hezkuntzako bi instituzioren artean.
Maynooth, Dublin hiriburuaren gunetik 20 km ingurura
eta Dublingo aireportutik 30 minutura dagoen hiri
unibertsitario atsegin, erakargarri eta segurua
da. Maynooth eta Dublingo hirigunearen artean autobus
eta tren zerbitzu erregularrak daude.
Gure ikastaroak
Kildare Language Institutuak
(KLI) hainbat motatako ingeles ikastaroak eskaintzen
ditu, hauek barne: Ingeles arrunta, Ingeles intentsiboa,
negozioetarako Ingelesa, Ingelesa helburu zehatzekin,
eta baita nazioarteko azterketentzako prestaketa,
Cambridge eta IELTS azterketak prestatzeko adibidez.
Gazteentzako eta helduentzako ikastaroak bereizita
ematen ditugu.
Maila hauek eskaintzen ditugu:
- Hasiberriak
- Oinarrizko maila
- Maila ertain-aurrekoa
- Maila ertaina
- Maila ertain altua
- Aurreratua
- Cambridge First Certificate (FCE)
- Cambridge Advanced (CAE)
- Cambridge Proficiency (CPE)
- IELTS
Lagunduko dizugu zure maila aukeratzen? Egin gure Sareko testa edo Zure maila aztertu
Beste Azterketa batzuk prestatzeko ikastaroak ere eskaintzen ditugu. Behean ikusi.
Ikastaro orokorren edukiak
Ikastaro bakoitzak bere
xede eta helburuak ditu, eta modu zehatzean dago
egituratuta ikasleek egunero hobetzen joateko.
Funtsezko arlo guztiak lantzen ditugu - idazketa,
ahozkoa, entzumena, irakurketa, hiztegia, gramatika,
ahoskera eta askoz ere gehiago. Kildare Language
Institutera doazen ikasleek eskubide babestuko
goi mailako materiala jasotzen dute. Maila guztietan,
ingelesez hitz egiteko konfiantza lortzeari ematen
diogu garrantzia handiena.
Ikasketak sendotzeko hainbat ikasketa teknika eta estimulu erabiltzen ditugu. Klaseak giro lasaian eta hartu-emanen bitartez burutzen dira. Ikasleei galderak egitea eta klasean parte hartzeko aukera eskatzen zaie.
Gazteentzako eskola (12-18 urte)
| Gazteentzako ikastaroak |
Gazteentzako ikastaroen ordutegia |
A aukera: Ikastaro arrunta (15 ordu astean)
B aukera: Ikastaro trinkoa (20 ordu astean) |
A aukera: 9.30 – 12.30 (Astelehenetik ostiralera)
B aukera: 9.00 – 13.00 (Astelehenetik ostiralera) |
Helduentzako eskola (18 urtetik gora)
| Helduentzako ikastaroak |
Helduentzako ikastaroen ordutegia |
A aukera: Ikastaro arrunta (20 ordu astean)
B aukera: Ikastaro trinkoa (25 ordu astean) C aukera: Merkatal ikastaroak (25 ordu astean)Ikasleek Ikastaro arrunta jasoko dute goizez eta arratsaldez Merkatal ingelesa ikasiko dute egunean ordu betez. |
A aukera: 9.00 – 13.00 (Astelehenetik ostiralera)
B aukera: 9.00 – 13.00 eta 14.00-15.00 (Astelehenetik ostiralera)
C aukera: 9.00
– 13.00 eta 14.00-15.00 (Astelehenetik
ostiralera) |
Klasearen iraupena: Klase bakoitzak 55 minutu iraungo ditu.
Klasearen tamaina: Klase bakoitzeko ikasle kopurua mugatua izango da hartu-emanak areagotu eta hobeto ikasteko. 12 ikasle inguru egongo dira klase bakoitzean, gehienez 15.
Hasteko materiala
Hauxe emango zaio ikasle bakoitzari:
- KLI Ikasle Txartela (herrialde osoan ikasleentzako beherapenak izateko)
- KLI Karpeta
- KLI Ordezko orriak
- KLI Boligrafoa
Klaseen banaketa lehenengo egunean: Ingeleseko klaseekin hasi aurretik, ikasleek idatzizko azterketa labur bat egiten dute ikaslearen ingeles maila zehazteko. Mailari hasiera emateko gutxienez 6 ikasle behar dira.
Gure irakasleak: Gure irakasle guztiak oso ondo trebatuta daude. Ama hizkuntza ingelesa duten unibertsitateko graduatuak dira, eta ingelesa bigarren hizkuntza moduan urte asko daramate irakasten. Gure irakasleak atseginak eta hurbilekoak dira, eta harreman oso ona dute ikasleekin. Gure irakasteko modua ikasleetan erabat oinarrituta dago. Irakasteko eta ikasteko giro sendoan sinesten dugu eta, horregatik, ikasitakoa hobetzeko hainbat teknika eta estimulu erabiltzen ditugu. Irakasleei gelan galderak egitea eta hartan parte hartzea eskatzen diegu.
Ebaluazioa: Astero egiten zaie ikasleei ebaluazio bat, idatziz edo ahoz, modu esanguratsuan hobetzen doazen ikusteko.
Sarean ikasteko sistema: Kildare Language Institutuak inbertsio handia egin du Sarean Ikasteko Ikasleentzako azken tekniketan oinarritutako sistema pertsonalizatua garatzeko. KLI Sarean Ikasteko Sistema munduko ikasteko sistema aurreratuenetariko bat da. Teknologia patentatu horri esker, ikasleek modu eraginkorragoan ikasi dezakete eta ikasitako arloarekin hobeto egin dezakete lan. Ikasleek astero egingo diren azterketen bitartez, laguntzarekin eta irakasleen iritziarekin ebaluatu ahal izango dute haien maila sarean. Gainera, fakturazioa ere sarean egin ahal izango dute. www.kli.ie/student
Gainera, 18 urtetik beherako ikasleen gurasoek edo tutoreek haientzat sortu den seme-alaben datuak, notak, irakasleen iritziak, fakturazioa eta askoz ere gehiago egiteko Online Kontua erabili ahal izango dute. www.kli.ie/parent edo www.kli.ie/guardian
Ziurtagiria: Ikastaroa ongi burutuz gero, ikasleek Kildare Language Insitutuaren ziurtagiri ofiziala jasoko dute. Gainera, ikasle guztiek jasoko dute haien Lorpenen txosten zehatza. Eskatuz gero, ikastarora joan izanaren ziurtagiria ere emango zaie ikasleei.
___________________________________________
Azterketak prestatzeko ikastaroak
Kildare Language Institutuak (KLI) hainbat motatako ingeleseko ikastaroak ematen ditu azterketentzat prestatzeko. Hezkuntzan bikaintasuna lortzeko lanaren buruan gaude eta ESL azterketentzako ikastaroak ez dira salbuespena. Oso harro gaude gure irakasle motibatu eta adituez, ikasleek emaitza bikainak lortzea eragiten baitute.
Zuk aukeratutako azterketak gainditzeko beharrezkoa den prestakuntza zehatza emateko daude diseinatuta gure ikastaroak. Horrez gain, azterketan ahalik eta emaitzarik onena lortzeko gehien landu behar dituzun arloak zeintzuk diren jakiten lagunduko dizugu.
Ikasle bakoitzaren hobekuntzaren jarraipena egingo da astero ahal duen guztia egiten ari dela egiaztatzeko. Azterketak prestatzeko ikastaroentzat material originala ematen dugu, azterketaren urratsak banatzen ditugu, azterketa tekniketan oinarrituta, eta emaitza bikainak ematen ditugu.
Ondorengo azterketei zuzendutako ikastaroak eskaintzen ditugu. Sakatu azterketan informazio gehiago ikusteko...
Merkataritza azterketentzako ikastaroak
Merkataritzarako ondorengo azterketei zuzendutako ikastaroak eskaintzen ditugu. Sakatu azterketan informazio gehiago ikusteko...
* Izartxoarekin (*) markatutako Gazteentzako, Helduentzako eta Merkataritzarako Azterketen ikastaroak Ikastaro arruntarekin edo Ikastaro trinkoarekin batera egingo dira. Ikasleak goizez Ikastaro arruntera edo trinkora joango dira eta arratsaldean prestatuko dute haien azterketa (astean beste 5 ordu gehiago). Gutxienez 8 ikasle behar dira ikastaroari hasiera emateko.
___________________________________________
Merkataritzarako ingeleseko Ikastaroak
Munduko global honetan ingelesa da merkataritzan, interneten, sarean eta merkatuetan erabili ohi den hizkuntza. Beraz, negozioetako edo merkataritzako ingelesa jakitea abantaila izugarria da- behar bat ere askotan! Gainera, merkataritzarako ingelesa ongi jakiteak asko lagun zaitzake lan-merkatuan eta zure karreran.
Negozioetarako hizkuntza ikasleek emaitza bikainak lortzen laguntzen dieten irakasle adituek eskaintzen dituzte Merkataritzarako ikastaroak. Hezkuntzan bikaintasuna lortzeko lanaren buruan gaude gure ustez, eta ESL azterketentzako ikastaroak ez dira salbuespena.
Ikasleei gelako materialean eta beraien materialean oinarrituta aurkezpenak egitera gonbidatzen diegu. Ikastaro bikaina da profesionalen konfidantza eta ahalmena areagotzeko ingelesa negozioetan erabiltzeko orduan. Gainera, ikastaroak pertsonaliza daitezke ikasleen beharrei egokitzeko.
Negozioetako ingeleserako beharrezkoa den prestakuntza zehatza emateko daude diseinatuta gure ikastaroak. Material originala jasoko duzu banakako oharrez gain, zein arlo landu behar duzun jakinarazteko, are emaitza hobeak lortzeko !
Honako arloak lantzen ditugu, besteak beste:
| Merkatal komunikazioa |
Merkataritza elektronikoa |
| Publizitatea negozioetan |
Negoziazioak |
| Negozio-planak |
Aurkezpenak |
| Salerosketa hizketaldiak |
Negozioetako ingelesez irakurtzen eta idazten trebatzea |
| Telefonoz hitz egiteko ingelesa |
Posta elektronikoa eta interneta |
| Negozioetako dokumentuak |
Negozioetako hiztegia |
| Estatistikaz hitz egiteko ingelesa |
Marketina |
| Negozioetan erabili ohi diren esaldiak edo adierazpenak |
Joeren eta Irudien analisia edo deskribapena |
| Merkataritza |
Komunikazioa eta bilerak |
Merkataritza Azterketentzako Ikastaroak
Negozioetako ingelesean
Nazioarteko Maila lortu nahi duten ikasleentzat,
ikasleak Negozioetako Ingelesean Nazioarteko Azterketetarako
prestatzeko ikastaroak eskaintzen ditugu. Sakatu
azterketan informazio gehiago ikusteko.
* Izartxoarekin (*) markatutako Merkataritzarako Azterketen ikastaroak Ikastaro arruntarekin batera egingo dira. Ikasleak goizez Ikastaro arruntera edo trinkora joango dira eta arratsaldean prestatuko dute haien azterketa (astean beste 5 ordu gehiago). Gutxienez 8 ikasle behar dira ikastaroari hasiera emateko.
Enpresa-taldeak
Inoiz baino garrantzitsuagoa da Negozioetako ingelesa ongi jakitea nazioarteko merkataritza eta negozioetan arrakasta izateko. Horregatik, gero eta negozio gehiagok animatzen dituzte lehen hizkuntza ingelesa ez duten langileak ingeles ikastaroetara joatera Kildare Language Institutean, haien ingeles maila hobetzeko. Enpresa horientzako onurak izugarriak dira - zure enpresa modu eraginkorragoan eta efizienteagoan kudeatzea eragiten du eta langileen eta bezeroen arteko komunikazioa hobetzen du eta, ondorioz, irabaziek gora egiten dute.
KLIk tarifa murriztuak eskaintzen dizkiete haien langileetariko batzuk haien ingelesa hobetzera bidali nahi dituzten enpresei. Tarifa murriztuen zenbatekoa ikastarora joango diren langile kopuruaren araberakoa izango da. Enpresa txikientzako, ertainentzako eta handientzako da eskaintza.
___________________________________________
Klase partikularrak / Ingelesa helburu zehatzekin
Klase partikularrak / Ingelesa helburu zehatzekin Kildare Language Instituten
Kildare Language Institutek banakako klaseak eskaintzen ditu ingeleseko irakasle aditu, trebatu eta motibatuekin.
Ikasleek sarri haien ahozko ingelesa, gramatika, idazketa, entzumena, ahoskera hobetzeko edo azterketak prestatzeko, besteak beste, nahi dituzten klase partikularrak. Negozioetako ikasle askok ere klase partikularrak nahi dituzte. Zenbait ikaslek arlo zehatz baten inguruan ikasi nahi dute.
___________________________________________
KLI Programa Soziala
KLIrentzat funtsezkoa da zure egonaldia atsegingarria izatea eta horretarako jarduera ugari prestatu ditugu gurekin zaudenean egiteko. Horregatik, KLI Irlandan zauden bitartean Ingelesa modu DIBERTIGARRIAN ikasteko aukera asko daudela uste dugu. Ondorengo jarduerak eskaintzen dizkiegu gure ikasleei, besteak beste:
Arratsaldeko Kirol Jarduera arruntak:
- Futbola
- Saskibaloia
- Badmintona
- Tenisa
- Squasha
- Igeriketa, eta askoz gehiago
Campus kanpoko jardueren adibideak:
- Irlandako dantza tradizionala Irlandar pub batean
- Boloak
- Pitch & Putt
- Golfa
- Zaldiak
- Zinema
Egun erdiko txangoen adibideak
- Dublinera bisita
- GAA museoa
- Guniessen fabrika
- Kilmainham espetxea
- Jameson Whiskey destilategia
- Historiako Museo Nazionala
Egun osorako larunbateko irteerak
- Dublin hirigunea
- Galway hirigunea
- Kilkenny gaztelua
- Tara mendia /Boyne harana
- Glendalough
- Powerscourt
- Bray Head
- Howth
Ikasleek arratsaldeko jardueretan zein asteburuko jardueretan parte hartzea aukeratu dezakete. Campus barruko zein kanpoko jarduera horiek ikastaroaren eta ostatuaren tasari gehituko zaizkie.
___________________________________________
KLI ostatua
Kildare Language Instituteko ikasleek ostaturako hainbat aukera dute. Ostatuak kontu handiz hautatzen ditugu eta ongi aztertzen dira ikasleentzako onenak izan daitezen.
Familia batekin:
Ikasle askok familia batekin egotea aukeratzen dute. Harrera familiak kontu handiz hautatzen ditugu eta ongi aztertzen dira ikasleentzako onenak izan daitezen. Batentzako logela edo bi pertsonentzat logela bikoitza aukera dezakezu. Familian egoteko aukeran, astelehenetik ostiralerako gosaria, bazkaria eta afaria, asteburuetako janari guztiak eta arropa garbiketa zerbitzu txikia sartzen dira. Harrera familien etxeak Institututik oso gertu egoten da, oinez joateko bezala, normalean.
Etxea sukaldearekin:
Beste ikasleekin etxea partekatu dezakete ikasleek, banakako logelan edo bi pertsonentzat logela bikoitzean. Etxe guztiak daude Institututik gertu, oinez joateko moduan, eta erabat ekipatutako sukaldea, plater-ikuzgailua eta TV/DVD dute denek. Izarak eta toallak ikasleak iristen direnean emango zaizkie.
Apartamentuak:
Beste ikasleekin apartamentua partekatu dezakete ikasleek, banakako logelan edo bi pertsonentzat logela bikoitzean. Apartamentu guztiek altzari modernoak dituzte eta sarrera kontrolatua dute. Apartamentu gehienek dute komun pribatua eta sukalde osoa, plater-ikuzgailua eta TV. Izarak eta toallak ikasleak iristen direnean emango zaizkie.
Pentsioa, B&B eta Hotela:
Kildare Language Institutek pentsioa, B&B eta hotela ere eskaintzen ditu. Guztiak Institututik oso gertu daude, oinez joateko bezala. Prezioen, datuen eta erabilgarritasunaren inguruan gehiago jakiteko, jarri gurekin harremanetan.
Inoiz ez da izan une hobea ingelesa ikasteko! Oso pozik egongo ginateke gurekin ikasiko bazenu eta KLI Irlandan egonaldi atsegina izango bazenu. Jarri gurekin harremanetan zalantzarik badaukazu, informazio gehiago behar baduzu edo erreserbarik egin nahi baduzu.
Informazio gehiago...?
Gurekin harremanetan jarri nahi?
Irakurri ikasleen iritziak
Irakurri KLI aukeratzeko 10 arrazoi
Egin gure Sareko Ingeleseko Proba
Gehiago jakin ikastaro mailei eta azterketen emaitzei buruz
Gehiago jakin gure Sareko Ikasleen Sistemari buruz
Ikusi KLI non dagoen
Ikusi Kildare eta Dublineko argazkiak
Ikusi gure
Programa Sozialaren argazkiak
Ikusi gure
Ostatuen argazkiak
Gehiago jakin bisatu
beharrei buruz
Jaitsi gure katalogoa
Aztertu gure egutegia
Ikusi Gazteen Eskolako epeak eta prezioak
Ikusi Helduen Eskolako epeak eta prezioak
Eskatu zure egonaldiaren aurrekontua
Zure ikastaroa erreserbatu nahi?
|